Gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) egindako aldizkaria da, eta urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. ILCLIren diziplinarteko izaera bere egiten du Gogoa-k: hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatzen da. Gogoa-k, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik, diziplina askotako adituen elkarlana baizik, hizkuntza, ezagutza, komunikazioa eta ekintza behar bezala aztertzeko.
Gogoa is the journal of the Institute for Logic, Cognition, Language and Information (ILCLI) of the University of the Basque Country (UPV/EHU), with two issues per year, entirely written in Basque. Gogoa inherits the multi-disciplinarity nature of ILCLI, promoting research on language, knowledge, communication and action bringing together theories and methods coming from logic, mathematics, linguistics, psychology, philosophy, computer science and artificial intelligence. Thus, Gogoa collects works by a rich variety of authors. There is no other way than the cooperative interdisciplinary effort to adequately study language, knowledge, communication and action.